2018-02-27

"La rabieta de Julieta"ren ipuina by Tamara Rosillo

Gaur, 2.mailakoak emozioei buruzko saioan geundela... A ze sorpresa! Tamara Rosillo bisita egitera etorri da, 5.Bko ikaslea. Haserreari buruzko ipuina prestatu du guri erakusteko! Primeran egin du eta marrazki politak baino politagoak egin ditu! Guri pilo gustatu zaigu eta adi-adi egon gara! Hainbeste gustatu zaigu, beldurrari buruzko ipuina egitea eskatu diogula! Eskerrik asko Tamara!

2018-02-24

Erlaxazio eta gorputz adierazpen saioa

Hodei zuri baten gainean nago, flotatzen. Oso lasai eta gustora nago, hain leuna eta erosoa da hodeia! Oso astiro mugitzen da eta txoritxoek kolorez margozten dute. Beltzez margoztu dute...ekaitza dator! Hotz naiz... dardarka nago, hotz ditut oinak hankak................................ euri tanta nabaritzen dut sudurrean behera doa eta sabelean kili kilikiak egiten dizkit.................txoritxoek horiz margozten dute hodeia, eguzkia ateratzen ari da.....beroa nabaritzen dut........ostadarra ateratzen da.....hodeiak hara eramaten nau eta gehien gustatzen zaidan kolorean geratzen naiz goxo-goxo gehien maite ditudan pertsonekin. 

Erlaxazioa egin eta gero, bikoteka maisu eta andereñoak izan gara! Primeran pasatu dugu!
Lasaitzen ikasi dugu, sentimenduak adierazi ditugu, talde-lana egin dugu, gorputzarekin erritmoa sentitu dugu, imajinazioa martxan jarri dugu...

Denak desberdinak eskubide berberak! 

2018-02-06

1 ARTZAIN GEZURTIA


Inaxio mendian ardiak zaintzen,
gezurra besterik ez du kontatzen.
Otsoa datorrela! Ardiak dar-dar
"Lagundu, mesedez, zatozte azkar".

Non gorde ote zen otso maltzurra?
Mendira joan eta dena gezurra.

Txantxetan jardutea ez da bidea,
egia esatea askoz hobea.

Behin eta berriro txantxa berdinak.
Arren, isil zaitez, artzain zikina!
Otso beltza dator ilunabarrez,
artzainaren deiek erantzunik ez.

Lehen mendiko jabe, gaur ardirik ez,
sufritzen bizi da lagunik gabe.

Txantxetan jardutea ez da bidea,
egia esatea askoz hobea.
Bai, bai.