2020-05-29

"KUKUA"

Gaur Zohartzek "Kukua" izeneko ipuina irakurriko digu. Zuen gustokoa izatea espero dugu!


BARATZEAN

Gaur Oihanek bere baratza erakutsi digu non zugaitz ezberdinak ikusi ahal ditugun. 

2020-05-26

KOLORETAKO PLANETA - IPUINA

Kaixo neska mutilok, ikusten dut animaliak gogoko dituzuela eta ipuinak ere bai. Ba A21eko blogean animaliei buruzko ipuin polit bat kontatuko digu Alberto Bargosek.


KOLORETAKO PLANETA

OHIAN ETA BERE LAGUNA KILKER

Kar, kar, kar!! Gaur Oihanek bere lagun handia den kilkerra ekarri du aurkezpena egitera. Beitu zein polita!!!

NAHIAK EGUNERO HARRITZEN GAITU!

Gure gelako Nahiak egunero ekintza ezberdinak eta harrigarriak eskeintzen dizkigu. Hona hemen gure gelako artista dantzaria eta abeslaria! Ederto Nahia opari ederra egin diguzuna!

ZUGAITZEN ARTEAN GUSTORA

Natura zaindu behar dugula argi eta garbi, eta gehiago maitatzeko gehiago ezagutu behar dugu. Batzuk zuhaitzetara hurbildu dira. Ikusi!!!

2020-05-22

COVID-19 EZ DAGO EMILIA ZUZAN

Kar, kar, kar! Zohartzek gaurko aurkezpenean erakutsi digu sasoian egoteaz gain, umore ona ere eduki badauka. Oso dibertigarria Zohartze!

"ERLEAK LOREZ LORE" JOXAN ORMAZABAL

Zenbat olerki polita ikusten ari garen! Hona hemen  Joxan Ormazalen "Erleak lorez lore" gure Eguigurenen eskutik. Ederra!!

"XIPI, XAPI, KATUA" JOXAN ORMAZABALEN OLERKIA

Unaxek Joxan Ormazalen olerkia bota digu ederto batean! Oso ondo Unax!

2020-05-20

BADATOR MENTXU - IPUINA

Kaixo lagunok, badakizue nor den Mentxu? Bai...? Ez...? Ba gure lagunek kontatuko digute.

EMILITA GURE ARTEAN!!!

Gaur nor eta Emilita etorri zaigu aurkezpena egitera. Zelako sorpresa Emilita!!!

KONFINATUEN DANTZA

Konfinamendua oso ondo etorri zitzaigun gure abilidade artistikoak ateratzeko. Hona hemen gure dantza:

LUTXO EGIAREN "ATEAN" OLERKIA

Aizanek oso polita den olerkia errezitatu digu Lutxo egiaren "Atean", hain zuzen ere. Ederto Aizane!!!


2020-05-18

GURE MAIDER EGUNA AURKEZTEN






Gaur Maiderri tokatu zaio aurkezpena egitea. Eta amaitutakoan txirrindula hartu du mendian zehar ibiltzeko. Zelako ideia ona Maider Serantesetik ibiltzea!!!

"URTXINTXA" OLERKIA

"Urtxintxa" olerkia Izadiren eskutik heldu zaigu. Izadi ederto egin duzu Izadi!!! Txalo bero bat!




OLERKIA "IRRIKI-MIRRIKI"

Oihanek "Irriki-Mirriki" olerkia bota digu alaitasun osoz. Oso ondo Oihan!


2020-05-15

AKETX GAUR MAGOA DIRUDI

Hemen gure Aketx, egunerokoa azaltzen. Zenbakiak leku guztietatik ateratzen ditu. Magoa ematen du! Artista benetan!


2020-05-14

HODEI GURE GAURKO AURKEZLARI

Hodeik, txapela jantzita, gaurko egunari hasiera eman dio pozez kantari. Oso ondo Hodei, beti bezain zoriontsu!



ANDERREN DILISTAK JADA PLATEREAN

Anderrek egun batean landatu zituen dilistak eta handik gutxira platerean aurkitu ditu. Bai nekazari ona Ander! Zelako itxura ona daukaten! On egin Ander!


DILISTAK EREITEN

Gelan landareak eta animaliak lantzen ari gara. Aste honetan batzuok dilistak erein ditugu. Begira nola dauden!


2020-05-13

AIZANE NATURAZ GOZATZEN

Gaur Aizane, aurkezpena egitea egokitu zaiola aprobetxatuta, mendira atera da. Eta artaldearen arduraduna bailitzan aurrean jarri da eta eguna aurkeztu du. Zein polita Aizanek egindakoa!!!




URAREN ZIKLOA  1.MAILAN



2020-05-12

BINGOA

Bingora jolastu nahi? Aukeratu eragiketa eta zailtasuna eta...aurrera!

MAIDERREN AMAMA & AHIZTA

Nire amama Edurne deitzen da eta Sestaon bizi da. Hirurogeita hemeretzi urte ditu. Bere ilea eta begiak marroiak dira. Nire amama oso maitagarria  eta pinpirina da, egunero makilatzen da eta. Etxean asko maite dugu. Amama Edurne izugarri maite zaitut. Maider.







GAURKO IPUINA "PEPITO ETA ZIRILA"

Gaur ipuin kontalariarena egitera ausartu naiz eta txikitan nire amuma Mariak, hainbeste aldiz, adierazi zidan kondaira kontatu dut nire ikasleen omenez.


2020-05-11

ANDERREN TXAKURRAK ABESTEN BADAKI

Kar, kar, kar!!! Zein dibertigarria den Anderren txakurra abesten badaki eta. Zoragarria iruditu zait biok batera egunekoa aurkeztea!!!!


IRIAK LANDAREA LANDATU DU

Iriak landarea nola lantzen den erakutsi digu bideo honetan. Yogur pote bat erabilita, dilistak, kotoia eta ura beharrezkoak dira ekintza hau osatzeko. Egunero ura bota beharko dugu landarea ureztatzeko. Ea zer ateratzen den!!! 


2020-05-08

MAITANEK MAGIA EGIN DU AURKEZPENERAKO!!!

Maitaneri gaur egokitu zaio gaurko aurkezpena eta eguraldi zoragarria aprobetxatuz bere etxeko terrazatik egunaren aurkezpena egin du. Enekok eta Maitanek izugarri ondo abestu digute, gainera!!


AIZANEREN AMAMA TOÑI

Nire amamak Toñi du izena. Nire amamak 50 urte dauzka. Ilea marroia du eta begiak berdeak ditu. Nire amama polita izateaz gain, dibertigarria eta alaia. Amamarekin jolasten naiz. Noizean behin, Serantes mendira joaten gara. Asko maite dut.


2020-05-07

OHIAN GELAKO KAZETARIA

Goizean goizeko notiziekin esnatu gara, nor eta Oihan ikusi ahal izan dugu Teleberrian. Hori sorpresa!!!!!


AMAMEN ARTEAN ZOHARTZEREN AITITE VIDAL

Zohartzeren aitite Vidal da eta izekoren etxean bizi da. 82 urte ditu. Aititeren aurpegia zuria eta ximurrak dauzka. Begiak berdeak eta txikiak ditu eta sudurra motza dauka. Ilea zuria eta laburra du. Altuera normala du. Batzuetan makila erabiltzen du. Zohartzeren ustez, oso jatorra da, baina, batzuetan haserratu egiten da.   


IRIA GELAKO ABESLARIA

Arratsaldean Iriak sorpresa handia eman digu eta gitarra eskuan hartuta kanta polita abestu digu.
Gela honetan, artista paregabeak dauzkagu! Txalo bero bat Iria!!!!!



MARI JOSE, MAITANEREN AMAMA!!!!

Gaztea bada ere argazkian agertzen den emakumea Maitaneren amama da. Maitaneren arabera, Mari Josek 62 urte ditu eta aurpegia oso ona dauka, oso gaztea da. Ile marroia du eta ez oso motza. Oso hiztuna da (Maitane horrelakoa da) eta oso pozik dago argazkian ikusten denez. Amona oso pertsona ona da. Fijatzen bazarte beraren atzean beste emakume bat dago Maitaneren BIRRAMONA da. Ene!!!!!!! Hori ere ze gaztea den!!!


2020-05-06

PILIREN ORDEZKOA EMILIA ZUZAN

Gaur gauza harrigarria gertatu da eskolan. Pili ez da agertu, agian Ibizara joan da, eta bere ordez andereño berri bat agertu da, Nahia izenekoa. Oso oso dibertigarria. Benetan be!!! Ikusi eta ikasi!!!


UNAXEN AMAMA: MARIMAR

Nire amamak Marimar du izena. Hirurogei urte ditu. Bere ilea marroia da. Nire amama oso alaia eta maitagarria da. Amama asko jolasten da nirekin. Asko maite dut nire amama Marimar. Nabaritzen da argazkian, ezta? Unax 2.B


Unax bere amumarekin

2020-05-05

GAURKO EGUNAREN AURKEZPENA

Eskolara bueltatzeko irrikan nengoen eta atzo pentsatu nuen zoragarria izango zela berriro nire Emilia Zuzako 2. B ko gelara bueltatzea. Eta bai horrelakoa izan da ze han bertan Amaia andereñoa topatu dut nire zain hainbat lan egiteko elkarrekin batera. Baina, apur bat tristezia sentitu dut ikustean nire ikasle kuttunak falta zirela, batez ere, beraien barre algarak eta eguneroko hitzak. Horregatik, Amaiak eta biok pentsatu dugu gelatik gaurko egunaren bideoa egitea. Musutxuak zeuentzat!!!!



EGUNERO IPUIN BAT "MATTINEN BELDUR KUTXA"

Askotan beldurrak sentitzen ditugu. Berdin dio pertsona nagusia zein txikia izateak. Beldurra gurekin bizi da. Gaurko ipuinaren gaia horixe bera da hain zuen: IZUA!!!! edo beldurra. Hona hemen "Mattinen deldur kutxa"



2020-05-04

IRIAK MAIATZAKO 1. ASTELEHENA AURKEZTEN DIGU.

Maiatza pasa den ostiralean hasi zitzaigun, baina, gaur astelehena izanda Iriari tokatu zaio eguna aurkeztea. Horretarako bere amak egindako egutegia, non bere nebaren Jaunartzearen argazkia agertzen den, erabilI du. Ederra Iria!!! Zure ama ere artista bat da.


EGUNEROKO IPUINA "POZA"

Uxue Alberdik eta Eider Eibarrek idatzitako ipuina uzten dizuet gaur. Zuen gustokoa izatea espero dut.