Gaur goizean, Zohiartze oso goiz altxatu da guri egun ona emateko. Bide batez, gaurko eguna, Apirilak 30, aurkeztu digu
2020-04-30
EGUNEROKO IPUINA "MUNDUKO LIBURU METARIK ALTUENA
Hona hemen gaurko ipuina!!!! Zuen gustokoa izatea espero dugu.
GELAKO MASKOTAK
Gelako ea partide guztiok maskotak dauzkagu. Begira ezazue Iriaren maskotak! Zer dira?????
KANUTO (OSKORRI)
Gelan hainbeste abestu dugun kanta hemen daukazue etxetik egonda ere abesteko. Aupa Kanuto!!!
ZARATAZ KOZIENTZIA HARTZEKO NAZIO ARTEKO EGUNA
Gaur da Zarataz konzientzia hartzeko nazio arteko eguna. Hoy se celebra el día internacional de concienciación sobre el ruido. Hona hemen honi buruzko bideoa. // Aquí os presentamos un vídeo sobre este tema.
ZIENTIFIKO ZOROA
Konfinamendua dela eta, batzuok zoro bihurtzen ari gara etxetik atera barik. Bestela ikusi zer gertatu zaion gure gelako txikienari, Aketxi. Bat-batean zoro bihurtu da. Kar,kar, kar...
2020-04-29
IZANEK ILEA ORRAZI AURKEZPENERAKO
Izan dotore-dotore agertu da gaur kamararen aurrean asteazkenari aurkezpena egiteko. Oso ondo Izan!!!
IGANDEAN NAHIA KALEAN
Pasa den igandean, apirilaren 26an, umeak atera ziren lehenengo aldiz kalera eta gure eskolako Nahaiak kontatu digu nolakoa izan zen bere esperientzia eta nola aprobetxatu zuen amamaren etxeko ataritik pasatzeko ea leihotik ikusten zuten elkar.
2020-04-28
EGUN ON OIHAN!!!
EGUNERO IPUIN BAT "DOÑA KARMEN"
Hona hemen oso dibertigarria den ipuina "Doña Karmen" izenekoa. Zuen gustokoa izatea espero dugu.
2020-04-24
EGUNERO IPUIN BAT-SAGUZARRAREN FESTA
Kaixo neska mutilok, gaur "SAGUZARRAREN FESTA" da gure ipuinaren izenburua.
Eroso jarri eta disfrutatu ipuinarekin!
2020-04-23
LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA
Kaixo neska mutilok, gaur apirilak 23 "Liburuaren Nazioarteko Eguna" da. Guk gaurko beste ipuintxo bat daukagu.
Disfrutatu!
2020-04-22
BIDERKETAK AZALTZEN
Kaixo neska mutilok, gu hemen lan ta lan jarraitzen dugu. Oraingo honetan biderketak azaltzen.
Ah zer maila, Mari Matraila!
2020-04-15
EGUTEGIA AZALTZEN II
Kaixo neska mutilok, egutegiaren azalpenarekin jarraituko dugu...
Oso ondo benetan!!!
2020-04-14
EGUTEGIA AZALTZEN I
Kaixo neska mutilok, orain arte eskolan egindakoa etxetik egin behar...
Eta benetan ederto egiten duzuela!
ETXEAN EGINDAKO PLASTILINA
Kaixo neska mutilok, galderatxo bat, nori gustatzen zaio plastilinarekin jolastea? Zuei bai? Baita niri ere. Baina nik ez daukat plastilina etxean. Zuek ere ez? Berdin da. Gure lagunek esango digute plastilina nola egin etxean. Iupiii!!!
2020-04-07
EGUNERO IPUIN BAT - KOLOREAK
Kaixo lagunok, gaur beste ipuin polit bat zuontzat, "Koloreak".
Ea zuen gustokoa den!
Ea zuen gustokoa den!
Bihar arte Bonaparte!!!
2020-04-06
EGUNERO IPUIN BAT - NOLA DASTATU ILARGIA
Kaixo neska mutilok, ipuinak asko gustatzen zaizkizuenez egunero ipuin bat izango dugu gozatzeko.
Gaurkoa da " Nola dastatu ilargia".
Ondo pasa, Mari Tomasa!
2020-04-05
# NIK ETXEAN ESPERIMENTUAK
Kaixo neska mutilok, Elhuyarrek #NikEtxeanEsperimentuak egutegia sortu du COVID-19aren eraginez etxean isolamenduan egoteko egunak arintzeko, eta, bide batez, zientziaren inguruko kontzeptu desberdinak modu dibertigarrian familiartean ikasteko.
Proposatzen diren esperimentuak etxean izan ditzakegun material eta tresnekin egingarriak dira, apirileko egun bakoitzerako bi esperimentu proposatzen direlarik: lehenengoa haurrei zuzenduta dago, eta bigarrenak berriz, gazteei egiten die proposamena. Bakoitzari dagokion esteka sakatuz, esperimentua egiteko argibide guztiak ematen dituen dokumentua zabaltzen da.
Animatu, esperimentatu eta partekatu!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)