2020-04-06

EGUNERO IPUIN BAT - NOLA DASTATU ILARGIA

Kaixo neska mutilok, ipuinak asko gustatzen zaizkizuenez egunero ipuin bat izango dugu gozatzeko.
Gaurkoa da " Nola dastatu ilargia".
Ondo pasa, Mari Tomasa!

2020-04-05

KOLORETAKO MUNSTROA


# NIK ETXEAN ESPERIMENTUAK

Kaixo neska mutilok, Elhuyarrek #NikEtxeanEsperimentuak egutegia sortu du COVID-19aren eraginez etxean isolamenduan egoteko egunak arintzeko, eta, bide batez, zientziaren inguruko kontzeptu desberdinak modu dibertigarrian familiartean ikasteko.
Proposatzen diren esperimentuak etxean izan ditzakegun material eta tresnekin egingarriak dira, apirileko egun bakoitzerako bi esperimentu proposatzen direlarik: lehenengoa haurrei zuzenduta dago, eta bigarrenak berriz, gazteei egiten die proposamena. Bakoitzari dagokion esteka sakatuz, esperimentua egiteko argibide guztiak ematen dituen dokumentua zabaltzen da.
Animatu, esperimentatu eta partekatu!

2020-03-27

KOMUNEKO PAPERAREN TUTUAK ERE BALIO DU!!!


Egun hauetako protagonista komuneko papera izan da hainbat etxetan. Guk irudimena erabilita begira zein polita atera zaigun!!!! Zeuk ere egizu zurea!!!


2020-03-26

"GU ERE ETXEAN GERATU GARA"

Kaixo Emilia Zuzako kide guztiok!!! Cobid-19k etxean geldiarazi bagaitu ere gure kemena eta gogoa inoiz ez du etsiko eta egoera honi dauzkagun arma guztiak erabilita alaitasunari gogor ekingo diogu. Hona hemen 2. mailako Bkoek egindako bideoa:


2020-03-18

ZENBAIT GAUZATXO

Kaixo neska mutilok, zer moduz gabiltza? Pixkak azpertuta? Ba hona hemen zenbait gauzatxo ondo pasatzeko. Neba-arreba txikiagoak edo nagusiagoak badituzue... beraientzat ere badago zerbait.
Ondo ibili txapeldunak!