2020-05-07

MARI JOSE, MAITANEREN AMAMA!!!!

Gaztea bada ere argazkian agertzen den emakumea Maitaneren amama da. Maitaneren arabera, Mari Josek 62 urte ditu eta aurpegia oso ona dauka, oso gaztea da. Ile marroia du eta ez oso motza. Oso hiztuna da (Maitane horrelakoa da) eta oso pozik dago argazkian ikusten denez. Amona oso pertsona ona da. Fijatzen bazarte beraren atzean beste emakume bat dago Maitaneren BIRRAMONA da. Ene!!!!!!! Hori ere ze gaztea den!!!


2020-05-06

PILIREN ORDEZKOA EMILIA ZUZAN

Gaur gauza harrigarria gertatu da eskolan. Pili ez da agertu, agian Ibizara joan da, eta bere ordez andereƱo berri bat agertu da, Nahia izenekoa. Oso oso dibertigarria. Benetan be!!! Ikusi eta ikasi!!!


UNAXEN AMAMA: MARIMAR

Nire amamak Marimar du izena. Hirurogei urte ditu. Bere ilea marroia da. Nire amama oso alaia eta maitagarria da. Amama asko jolasten da nirekin. Asko maite dut nire amama Marimar. Nabaritzen da argazkian, ezta? Unax 2.B


Unax bere amumarekin

2020-05-05

GAURKO EGUNAREN AURKEZPENA

Eskolara bueltatzeko irrikan nengoen eta atzo pentsatu nuen zoragarria izango zela berriro nire Emilia Zuzako 2. B ko gelara bueltatzea. Eta bai horrelakoa izan da ze han bertan Amaia andereƱoa topatu dut nire zain hainbat lan egiteko elkarrekin batera. Baina, apur bat tristezia sentitu dut ikustean nire ikasle kuttunak falta zirela, batez ere, beraien barre algarak eta eguneroko hitzak. Horregatik, Amaiak eta biok pentsatu dugu gelatik gaurko egunaren bideoa egitea. Musutxuak zeuentzat!!!!



EGUNERO IPUIN BAT "MATTINEN BELDUR KUTXA"

Askotan beldurrak sentitzen ditugu. Berdin dio pertsona nagusia zein txikia izateak. Beldurra gurekin bizi da. Gaurko ipuinaren gaia horixe bera da hain zuen: IZUA!!!! edo beldurra. Hona hemen "Mattinen deldur kutxa"



2020-05-04

IRIAK MAIATZAKO 1. ASTELEHENA AURKEZTEN DIGU.

Maiatza pasa den ostiralean hasi zitzaigun, baina, gaur astelehena izanda Iriari tokatu zaio eguna aurkeztea. Horretarako bere amak egindako egutegia, non bere nebaren Jaunartzearen argazkia agertzen den, erabilI du. Ederra Iria!!! Zure ama ere artista bat da.


EGUNEROKO IPUINA "POZA"

Uxue Alberdik eta Eider Eibarrek idatzitako ipuina uzten dizuet gaur. Zuen gustokoa izatea espero dut.