Aste honetan gure zikloan, 1. eta 2. mailetan gure inguruko flora eta fauna erakutsi digu IƱigok. Horretarako ez dugu urrun joan beharrik, Serantesen daukagulako altxor handia!
2020-11-03
SERANTES EZAGUTU!!!
2020-06-10
A21eko XXXII. INGURUMEN LEHIAKETA "MUNDUA NIRE LEHIOTIK"
Kaixo neska mutilok, hona hemen gure eskolatik aurkeztuko ditugun lanak. Ah zelako artistak!!!
Zorte on guztioi!!!
2020-06-04
JUNE GURE GELAKO POXPOLINA
June gelako Oihanen arreba da. 3 urte izan arren asteko egunetako kanta ikasi du askotan entzun baitigu konfinamenduan. Ederto Junetxo, Lehen Hezkuntzara etortzen zarenerako asteko egunak bikain jakingo dituzu eta. Musu potoloa zuretzat!!!
DELFINA IRIAREN BIRRAMONA
Delfina Iriaren birramona da eta 91 urte ditu. Ile marroia dauka. Poliki-poliki ibiltzen da makila beltz baten laguntzaz. Egunero, artilezko galtzerdiak egiten ditu Iriarentzat eta lehengu-lehengusinentzat.
Delfinari, antza, kartetan ibiltzea gustatzen zaio. Oso alaia da Iriaren birramona.
ZERTAN DAKIZU ZUK, KROKO?
Oihanek "Zertan dakizu zuk Kroko?" ipuina kontatu digu. Txikitako oroimenak burura etorri zaizkigu zuri esker, Oihan!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)